jueves, 21 de marzo de 2013

IKUSMENA Oier eta Joseba

IKUSMENA



Informazioa:
Begiak zati batzuk ditu,eta hauek dira:
-Betazala.
-Begi ninia.
-Irisa.
-Kornea.
-Bekaina.
-Betileak.
-Malko guruinak.
-Kristalinoa.
-Esklerotika.
-Koroidea.
-Ikus nerbioa.
-Giharrea.

Bakoitzak lan bat betetzen du,eta orain azalduko dizuegu:

-Betazala: Begia babesteko azala da.
-Begi ninia: Begiaren zati beltza,argiarekin handitu eta txikitu egiten da.
-Irisa: Begiari kolorea ematen diona.
-Kornea: Esklerotikaren haurreko zatia da.
-Bekaina: Begiaren gaineko ileak dira,izerditik babesten gaituenak.
-Betileak: Begiaren ileak,autsetatik babesten gaituenak.
-Malko guruinak :Malkoak sortzen ditu, hauek begia hezea eta garbia mantentzen dute.
-Kristalinoa: Begiaren lenteak dira, gauzak edo irudiak fokatzeko balio du.
-Esklerotika: Begiaren lehenengo geruza da.
-Koroidea:Begiaren bigarren geruza da.
-Erretina:Begiaren hirugarren geruza da,bertan irudiak buruz behera proiektatzen dira.
-Ikus nerbioa:Informazioa burmuinera eramaten du.
-Giharrea: Begiak alde batetik bestera mugitzen ditu.                                                                                                                                                        Argiak bi ezaugarri ditu. 
-Errefrakzioa.
-Isladapena.
     
                                                            Errefrakzioa

Argia airetik uretara pasatzen denean abiadura aldatzen du.Hori dela eta, arkatza uretara sartzean
puskatuta dagoela ematen du.

                                                            Isladapena
Argiak zerbaiten kontra jotzen duenean norabidea aldatzen du.Fenomeno horri isladapena deitzen 
zaio. Isladapenari esker argirik ez duten gorputzak ikusten ditugu.
Ispiluek jasotzen duten argi guztia isladatzen dute.     

  


No hay comentarios:

Publicar un comentario