Begia oso organo garrantzitsua da , ikusmenaren organoa hain zuzen ere. Ondo babesteko garezurraren barruan kokatuta dago. Hala ere,begiek badituzte beste babesgarri batzuk; betazalak, betileak eta bekainak.
IKUSMENAREN FUNTZIONAMENDUA:
Irudia begi barruan sartzen da begininia zeharkatuz. Kristalinoak irudia fokatu egiten du eta ikusitakoa erretinan proiektatzen da buruz behera.
Ikus nerbioak informazioa jaso eta burmuinera eramaten du. Hemen irudia buelta ematen du eta era horretan antzematen dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario