domingo, 14 de noviembre de 2010

BITXIKERI MATEMATIKOA!!!!!!!

Eta matematikarekin jarraituz hemen doakizue bitxikeri bat.

Bederatzi zenbakiaren taula gogoratzeko eskuak erabil ditzakegu.
Hasiera batean bi eskuak luzatu behar ditugu eta hatz bakoitzari batetik hamarrerako zenbaki bat egokituko diogu.
Gero bederatzi zenbakiarekin biderkatuko dugu edozein zenbaki. Zenbaki horri dagokion hatza gordeko dugu.
Adibidez, 7 x 9 egiteko 7. hatza gordeko dugu eta emaitza asmatzeko ezkerreko eskuko hatzak kontatuko ditugu hasieran (sei izango dira) eta gero eskubikoak ( kasu honetan 3 izango dira). Beraz biderketaren emaitza 63 izango da.

Proba ezazu beste zenbakiekin, ez da txantxa!!!

martes, 19 de octubre de 2010

MATEMATIKA SAIOA

Kaixo lagunok!

Hona hemen matematikako nire lehenengo proposamena. Taulak errepasatzeko ariketa batzuk dira. Badakit batzuentzat oso errazak izango direla baina beste batzuei ongi etorriko zaizkiela iruditzen zait. Lasai egon! Nire proposamen guztiak ez dira izango beti berdinak! Logikako ariketak, jolasak, pentsatzeko ekintzak... denetatik izango duzue!

Ea ba! Hasi lanean!

miércoles, 13 de octubre de 2010

MATEMATIKA AL DA HAU???

Hona hemen nire lehenengo proposamena. Matematikarekin zerikusia duen arren, ikusmena ere lanean jarri beharko duzue erantzun egokia lortzeko.

Irudian bi kapel ditugu. Bat Davidena eta bestea Molièrena. Ez dira berdinak, ez. Hori garbi ikusten da, ez? Baina hori ez da kontua. Jarraian dituzuen galderak erantzun beharko dituzue.
Ea ba! Bila itzazue erantzun egokiak. Gero gelan komentatuko ditugu.

Lehenengo kapela:

  • Zer da, luzeagoa ala zabalagoa?
  • Edo biak berdinak al dira?
  • Beharbada zabalagoa luzeagoa baino...

Bigarren kapela:

  • Eta zer pentsatzen duzu bigarren honetaz?